2017eko sartzea elebiduna (goa) izanen da

BIGA BAI elkarteak betidanik aldarrikatu du eskaintza elebidunaren garapena. Ondorioz, plazerez ikusten ditugu 2017 sartze huntan 3 sail elebidun sortzen ikastetxe desberdinetan :

  • Baionako Camus kolegioan
  • Angeluko Cantau lizeoan
  • Zuberoako lizeoan, Sohütan

Irekitze horieri esker, lurraldea hobekiago estalia da, eta sail elebidunaren jarraipena hobekiago segurtatua baxoa arte.
Bestalde, ikastaldi trinkoan abiatua den irakasle andana batek bukatzen du heldu den azaroan, beren ikasgaia ondotik euskaraz irakasteko gisan. Horrela, 8 ikasgai gehiago (hizkuntza irakaskuntza ez direnak) irekiko dira ikastetxe elebidunetan, lurraldean gaindi.