2018/2021 LIZEOA BERRITZEN DA: ETA ELEBIDUNA?

Kolegioaren ondotik, lizeoak ditu aldaketa nagusiak bizitzen azken sartzeaz geroz. Hauen ondorio, batxilergoa da guziz arramoldatua izanen, 2020tik azterketa aitzinatuentzat, eta 2021an azterketa orokorrarentzat.
Hona urrats nagusiak:
 2018ko sartzea : Bigarrenean kokapen proba bat: frantsesean eta matekatiketan azterketa.
Rentrée 2019 : 3 espezialitate ikasgai hautatzeko lehenean. Ebaluazio fitxetako notak konda dira baxoarentzat.
Rentrée 2020 : Terminalean sartzerakoan 2 espezialitate ikasgai hautatzen dira. Abenduan, ikasgai guzietan egiten duren azterketan baxoarentzat konda dira. Udaberriko oporren ondotik, ikasleek bi espezialitateetan azterketak badituzte. Ekainean, azterketa idatzia pasatzen dute filosofiarentzat, eta ahozkoa lehenetik landu duten diziplinarteko proiektu batentzat.
Informazio gehiago hemen
Lizeoa eta erakaskuntzaren aldaketa honek anitz duda sortzen ditu, bereziki sail elebidunari dagokionez.
Erne egotea dugu bilakaera tarte horretan, sail elebidunaren kalitatea eta egonkortasuna begiratzeko ororen gainetik