Akademiako herrialde hizkuntzen kontseilua (CALR)

Joan den azaroaren 27an bilkura hori iragan da Errektoretzan, Bordelen.
Hor biltzen dira akademia mailan Hezkunde Nazionala eta herri hizkuntzen irakaskuntzaz (euskara eta okzitaniera gure akademian) arduratzen diren eragileak, irakaskuntza hori zertan den puntu baten egiteko. BIGA BAIentzat urteko momentu nagusi bat da, euskara erakaskuntzaren egoeraz jabetzeko eta gure kezkak edota oharrak adierazteko. Myriamek parte hartu du, eta BIGA BIAen izenean testu bat aurkeztu.

Bildu diren informazio zenbait:

– Irakasleentzat orai artean antolatu izan den formakuntza trinkoa euskara ikasteko (6 hilabetez) 2018an luzatua izanen da 1. mailako 8 irakasleentzat, eta 2. mailako 4 irakasleentzat (1 fisikan, 2 matematiketan, 1 historia-geografian).

– 3.ean euskaraz ikasten duten ikasle guziek proba egiten dute B2 mailaren arabera. Sail elebidun publikoan, %75,6 haurrek lortu dute azterketa.

– Kolegioetako brebeta azterketarako (DNB), euskaraz idatzi behar diren ikasgaietan, probaren adierazpena frantsesez idatzia da oraindik. Hori aldatzen ahal litzateke, eta euskaraz idatzia izan. Deus ez da erabakirik orainokoan, baina errektoretza alde agertzen da.

Azkenik, BIGA BAIek aipatu nahi izan du 2017ko ekainaren16eko erabakia, heldu den sartzean opziozko euskara oren kopurua %20ez apalduko lukeena. Errektoretzak dio menturaz erabakia indarrean sartuko dela, bainan diru dotazio berezi batzuek estal lezaketeela hutsunea, urtarrilean esleitzekoa. Orduan argiago ikusiko da arazoa konpontzen den.

Bi azken puntu horiek BIGA BAIk hurbiletik segituko ditu.

BIGA BAI adierazpenera lotura