2019ko BILTZAR NAGUSIA

Gure biltzar nagusia otsailaren 16an iraganen da, 9.30etan, Angelun, Euskadi karrikan, Tivoli zentroan. Igurikatzen zaituztegu!

KORRIKA TTIKI: korrika haurrentzat

Korrikaren edizio guzietan, haurrek ere parte hartzeko parada badute, beren eskoletan, euskararen alde den lasterkaldi hortan. Aukera on bat ere euskararen/razko erakaskuntza sustatu eta baliostatzeko gure eskoletan. Buraso edo irakasle, zuen herrian parte hartze hori antolatu dezakezue. Zuen laguntzeko, AEK […]

2018/2021 LIZEOA BERRITZEN DA: ETA ELEBIDUNA?

Kolegioaren ondotik, lizeoak ditu aldaketa nagusiak bizitzen azken sartzeaz geroz. Hauen ondorio, batxilergoa da guziz arramoldatua izanen, 2020tik azterketa aitzinatuentzat, eta 2021an azterketa orokorrarentzat. Hona urrats nagusiak: 2018ko sartzea : Bigarrenean kokapen proba bat: frantsesean eta matekatiketan azterketa.Rentrée 2019 : 3 espezialitate ikasgai […]

EUSKALDUNENTZAT LAN FORO BAT

Zenbait hilabete huntan, elkarte multzo batek, BIGA BAI barne, gogoeta bat abiatu du ofiziale euskaradunen tokiari buruz, lan munduan : nola jakinarazi ofiziale euskaradunak eskas handian direla? Nola ohartarazi lehenik hunkituak direnak, gazte eta hurraneko lan bilatzaileak ? Galdera horri erantzuteko, LAN […]

2019ko GURASOEN HAUTESKUNDEAK :    azkartzeak eta irekidura berriak

Joan den urriko hauteskundeetan BIGA BAI elkarteak bere parte hartzea segurtatu du hainbat kolegioetan : Marracq (Baiona), Aturri (Hiriburu), Errobi (Kanbo), eta Ravel lizeoan ‘Donibane Lohitzune). Horiek oro ohizko buraso taldeeri esker, baita eta gure elkartearekin aritzeko buraso berrieri esker. Biarritzeko […]

Kanboko eskolier elebidunak Kanboko karriketan gaindi…

Sortzen elkarteak « Eskolherrian Euskaraz » Hegoaldean martxan ezarri zuen ekitaldiaren haritik, BIGA BAIk egun bat antolatu du Kanbon urriaren 19an eskola publikoarekin. Herriko Etxean euskaraz egin zaien harrera adeitsu baten ondotik, auzapezarekin, CM1-CM2ko 25 haurrek pista joko bat egin dute herrian […]

Eurok: Hizkuntzen aldeko lasterraldien sare berri bat

1980 urtean, lehen Korrika Oñatitik abiatzen zen bere lehen saiorako. Geroztik, bi urtetarik Korrikaren bizkarrekoa jantzita milaka parte hartzen dutenentzat lasterraldi soila baino gehiago bilakatua da. 2017an Korrikaren 20. edizioa iragan zen. Bi urtemuga horien artean, eredu horri lotuz beste […]

CAMUS KOLEGIOKO GURASOEI INFORMAZIO BILKURA

Joan den apirilaren 26an bilkura bat antolatu da Camus kolegioan, 2017 sartzean elebidun sail berria irekitzen ikusi duena. Tokiko eskola elebiduneetako (Malégarie eta Jules Ferry) familieri zuzendua zen, erakaskuntza hori kolegioan nola antolatzen den azaltzeko, baita ere elebidunean jarraitzearen interesa […]

EUSKARALDIA ABIATUA DA!

EUSKARALDIA dinamika, 11 egunez hurraneko azaroan iraganen dena, egituratzen ari da: hortarako bilkura bat egin da joan den martxoaren 17an.   Eragile eta parte hartzaile guziak bildu dira sentsibilizazio ekimen horren antolatzeko, Iparralde osoan euskararen erabilera bultzatzeko xedea duena.

GARAPEN KONTSEILUAREN gizarte zibilaren foroa

“Euskal Herriko elkargoarentzat zein lurralde proiektu?” galderari erantzuteko EHGKak bere kide guziak biltzera gomitatu ditu joan den martxoaren 28an. BIGA BAI elkartea kide bezala barne zen. 8 gai nagusi jorratuak izan dira tailer parte hartzaileen bitartez, hauek izanki gazteen tokia […]