BIGA BAI bi ikastetxe berritan sartzen da!

Urriaren 13eko azken buraso hauteskundeetan, gure elkarteak Baionako Cassin eta Marracq ikasteetxetan, baita Donibane Lohizuneko Ravel lizeoan ere duen esku hartzea atxiki du. Bainan aurten, buraso ordezkariak baditugu Errobi (Kanbo) eta Aturri (Hiriburu) kolegioetan ere. Ongi etorri bi talde buraso berrieri !

Emaitzak ikastetxeka:
Cassin lizeoa: aulki 1
Lycée Ravel : aulki 1
Collège Aturri : aulki 1
Collège Marracq : 2 aulki
Collège Errobi : 2 aulki

2. mailako ikastetxe horietako administrazio kontseiluetan izanez, tokian eskaintzen den irakaskuntza elebidunaren baldintzak zaindu daitezke. Hori dela eta, BIGA BAIen izenean ordezkari diren burasoak administrazio kontseiluetan aipatzen diren gai guzieri interesatuko dira.
Ikastetxe batean arazo bat agertzen delarik, edo hobetze baten beharra delarik, AKn ordezkatua izateak zilegitasun eta pisu gehiagoa ematen dio elkarteari bere burua adierazteko.
Orokorrean, 2. mailako ikastetxe elebidunen baitan elkartearen ordezkatzeko ahala indartua da.