BIGA BAI kolegio eta lizeoetan : egituratzen ari

Elkarteak bere buraso ordezkari taldea emendatu du aurten bi kolegio berrietan sartuz, orotara 7 postu lortuz ikastetxeetako administrazio kontseiluetan, eta hainbat toki klase kontseiluetan.
Lansail hori ahalik eta hobekien antolatzeko, eta buraso ordezkari berrieri laguntza ekartzeko, joan den azaroaren 18an egin da bilkura bat funtzio hori gogoetatzeko, ikastetxeen baitan burasoen hitza nola ekarri baita ere euskara nola bultzatu aipatzeko.
Topaketa aberatsa trukaketa eta irakaspenen aldetik.