BILTZAR NAGUSIA

Otsailaren 10an gure urteko biltzar nagusia iragan da.

Usaian bezala, urtean zehar ereman ekintza ezberdinak zerrendatu dira, nagusiki 2. mailari zuzenduak: ofizioen inguruan antolatu den foro eta bestatxo bat, kolegio eta lizeoan sail elebidunaren jarraipenari buruz liburuxka baten eratze eta hedapena.

2018 urteak erronka berriak ekarriko ditu eskoleri begira muntatuko diren egun kulturalekin, molde berrituan, baita Euskal Konfederazioarekin batean hizkuntza politikari buruz eremanen den gogoetan parte hartzearekin ere…beste egitasmoen artean.