Elebiduna lizeoan

Paragrafo honetan ondoko gaiak aipatuko ditugu :

  • sail elebidunaren antolaketa lizeoan
  • sail elebiduna eta bateragarritasuna beste opzio batzurekin
  • ordutegi parekotasuna lizeoan

Sail elebiduna lizeoaren eta baxoaren erreforman

Sail elebidunak antolaketa berria barneratu behar du.
Euskararen irakaskuntza hizkuntza bizietako irakaskuntza bat da, beraz LVB bat edo LVC bat.

Hizkuntza bizien araubide normala lizeoan :

  • LVB: 2 ordu astean. Koefizientea: 6/100
  • LVC: 3 ordu astean. Koefizientea: 1/100
  • LLCER espezialitateko hezkuntza (Atzerrietako eta Eskualdetako Hizkuntzak, Literaturak eta Kulturak). 4 ordu lehenean, 6 ordu Terminale-an. Koefizientea: 17/100.

Eskualdeko hizkuntzentzat :

  • Lehenean, ikasleak hautatuko du ea euskara bere LVB edo LVC izanen den. Hautuaren arabera, azterketa metodo desberdinak dira, beharrezko maila eta koefizienteak ere bai.
  • Kasu guzietan, sail elebidunean den ikasleak astean 3 ordu ukanen ditu euskara ikasteko, bigarrenetik terminalera (eta ez 2 ordu, nahiz eta baxoan LVB-n egitea hautatzen badu).

Sail elebiduna eta bateragarritasuna beste opzio batzurekin

Bigarrenean, ikasleek opzio bat hauta dezakete, hala nola arte plastikoak, antzerkia, ikus-entzunezkoak, kirola, hirugarren hizkuntza etabar. Batzuetan, izena ematerakoan, sail elebidunean izanik, lizeoak abisatzen du ez dela posible opzioa egitea.
Horregatik biziki inportantea da aitzinetik informatzea. Sail elebidunetako ikasleek aukera berdinak ukan behar lituzkete praktikei eta opzioei dagokienez.
2021-2022ko sartzerako, sail elebiduna edo ikasle baten proiektua uztea saihesteko, burasoen eta ikasleen iritziak bildu nahi ditugu. Ikastetxeekin harremanetan sartuko gira bateraezin egoerak aipatzeko eta horiek konpontzen saiatzeko.

Milesker laguntzeagatik ondoko galdeketa osatuz: https://forms.gle/XPPMpc5SgPwNQtXo9

Ordutegi parekotasuna

Angelu Cantau Historioa-Geografia
Baiona Louis de Foix Matematikak
  René Cassin * Historioa-Geografia
* Kirola
Sohüta Pays de Soule * Zientziak
* Fisika
Donibane Lohitzune Maurice Ravel Historioa-Geografia
Donibane Garazi Navarre * Historioa-Geografia
* Zientziak
* Kirola