Kirola eta kultura egun bat…osoki euskaraz!

Joan den uzailaren 1an, gure ohizko egun kulturaletatik bat antolatu dugu. Egun oso batez, Angeluko eskola elebidunetako (Jean Jaurès, Edouard Herriot eta Evariste Galois) 97 haur bildu dira. Hainbat aktibitate egin dituzte, hala nola herri jokoak, zirkoa, antzerkia, dantza, ipuinak entzun. Bi berritasun aurten: pilota baten egiteko tailerra, baita ibilbide parte hartzaile bat euskal mitologiaren inguruan.

Tailer horiek guziak euskaraz iragan dira, haurrak eskolatik kanpo euskaraz mintzatzeko aukera ukan dezaten. Inporta zaigu, alabainan, haur horieri erakustea euskara bizi den hizkuntza dela, eskolatik kanpo…

Aurten ere, erronka gainditua!

All-focus