Eurok: Hizkuntzen aldeko lasterraldien sare berri bat

1980 urtean, lehen Korrika Oñatitik abiatzen zen bere lehen saiorako. Geroztik, bi urtetarik Korrikaren bizkarrekoa jantzita milaka parte hartzen dutenentzat lasterraldi soila baino gehiago bilakatua da.

2017an Korrikaren 20. edizioa iragan zen. Bi urtemuga horien artean, eredu horri lotuz beste lasterketak sortu dira hizkuntza gutituen sustenguz.

 

Maiatzaren 4etik 12era REDADEG, bretainiarren korrika, iragan da. Antolatzaileek hizkuntzarentzat larterraldiak egiten dituzten beste egiturak gomitatuak zituzten: Euskal Herriko Korrika, Galiziako Correlingua, Kataluniako Correlengua, Aran haraneko Course Lingua, Biarnoko La Passem, Galeseko Ras Yr Laith, Irlandako An Rith.