EUSKALDUNENTZAT LAN FORO BAT

Zenbait hilabete huntan, elkarte multzo batek, BIGA BAI barne, gogoeta bat abiatu du ofiziale euskaradunen tokiari buruz, lan munduan : nola jakinarazi ofiziale euskaradunak eskas handian direla? Nola ohartarazi lehenik hunkituak direnak, gazte eta hurraneko lan bilatzaileak ?

Galdera horri erantzuteko, LAN XOKOA kolektiboak lan foro bat antolatu du joan den azaroaren 13an Baionan, behar handietan diren lan-esparruen inguruan, hiru sareetako lizeetako ikasleeri zuzendua. Horrela, 1eko eta terminaleko 300 gazte arlo desberdinetako profesionalekin topatu ahal izan dira, dituzten orientatze aukerak hobekiago menpera ditzaten.