GARAPEN KONTSEILUAREN gizarte zibilaren foroa

“Euskal Herriko elkargoarentzat zein lurralde proiektu?” galderari erantzuteko EHGKak bere kide guziak biltzera gomitatu ditu joan den martxoaren 28an.

BIGA BAI elkartea kide bezala barne zen. 8 gai nagusi jorratuak izan dira tailer parte hartzaileen bitartez, hauek izanki gazteen tokia eremu publikoan, mugikortasun eta bizileku problematikak, baserri-mundua, lan aukerak lurraldean, eta beste…

Une aberatsa izan zen trukaketa eta eraikitze irrikaren aldetik, eta BIGA BAIen parte hartzea garrantzitsua zen, tokiko eragile aktibo bezala.