Gure ekintza

Zure eskolan, kolegioan, lizeoan ARITU

Buraso hauteskundeen bitartez elkartea ikastetxeetako administrazio kontseiluen baitan izaten ahal da. Orduan BIGA BAI elkarteak elebidunen familien boza adierazten du, eta eztabaidetan parte hartzen, ikastetxeetan irakaskuntza elebidunaren tokia zaintzeko asmoz.

BIGA BAI ikasleen kopuruari dagokion irakasle kopuru nahiko baten alde jokatzen da.

Elkartea borrokatzen da ere euskaraz irakasten diren ikasgaiak emendatzeko, oren parekotasun osora heltzeko kolegio eta lizeotan.

Sare elebiduna INDARTU, ama-eskolatik lizeora

BIGA BAI sare elebidunaren indartzearen alde jokatzen da : ikasle elebidunentzat gaitasun onarpenak lortzeko, euskarari lotu postuak eta irakaslasle formatuak segurtatzeko.

Ama-eskola murgilduen (irakaskuntza osoki euskaraz egiten dutenak) hedatzearen alde erne borrokatzen gara, hizkuntza horrekin eskola ongi abiatzeko.

Euskara arloan eragile diren sareekin PARTAIDE izan

Erakundeetako eta elkarteetako partaideekin elkarlanean ari gara euskararen alde, bere transmisioaren eta erabileraren bultzatzeko, eta bere onarpenaren ahalbidetzeko.