Gure permanente berria xekatzen ari gira

Permanenteak elkartearen egunerokoa segitzen du, bulegoko kideekin loturan : dirukontuak,
harpidetzak, kideekilako harremanak, elkartearen komunikazioa.
• Elkartea partaide edo gomit den bilkuretan eta lanetan parte hartzen du, elkartea
ordezkatzen du taldekide den sareetan eta instantzietan.
• Elkarteak erematen dituen proiektu ezberdinetan parte hartzen du, berak antolatuak edo
beste egitura batzuekin partaidetzan.
• Komunikazio estrategia bat garatzen eta plantan ematen du, elkartearen bazkideak eta
oihartzuna emendatzeko gisan

Permanenteak bulego kideekin eta lehendakariarekin lan egin behar du.
Permanentziako orduetatik kanpo iraganen diren bilkura edota ekintzetan parte hartzea galdeginen
zaio batzuetan, lan ordu horiek bere aste edo hilabeteko lan denboran berriz harrapatuak izanen
direlarik, eta bidegastuak pagatuak.
Solaskide desberdinekin harremanetan izanen da: burasoak, elkarteko kideak, elkarte partaideak,
Euskararen Erakunde Publikoa, Hezkunde Nazionala, Euskal Kultur Erakundea, ikastetxeak,
irakasleak, herriko etxeak bezalako erakunde publikoak…
Permanenteak elkartearen solaskideekin euskaraz komunikatuko du, idatzian eta ahozkoan.

EPEA : EKAINAREN 30an