Irakaskuntza elebiduna deskonfinamendu honetan? BIGA BAIek igorri duen gutuna akademia ikuskariari

Eskolen sartzea antolatuko da maiatzaren 11tik goiti, osasun protokolo pisu baten aplikaziopean. Eskolaren antolaketa osoa berpentsatzea behartuak dira irakasleak, zuzendariak, herriko etxeak.

Irakaskuntza elebidunak suposatzen du ikasleak talde ezberdinen artean iblitzea, frantsesezko ala euskarazko klasean diren arabera. Hori ezinezkoa da gaurko seguritate arauekin.

Ondorioz, nola moldatzen dira  eskola elebidunak? Akademiako ikuskariek eman gomendioek osoki kezkatu gaituzte, eta gutun bat idatzi diogu Pauen den akademia ikuskariari (DASENari) maiatzaren 7an.

Hemen irakurri gutuna