Kanboko eskolier elebidunak Kanboko karriketan gaindi…

Sortzen elkarteak « Eskolherrian Euskaraz » Hegoaldean martxan ezarri zuen ekitaldiaren haritik, BIGA BAIk egun bat antolatu du Kanbon urriaren 19an eskola publikoarekin.

Herriko Etxean euskaraz egin zaien harrera adeitsu baten ondotik, auzapezarekin, CM1-CM2ko 25 haurrek pista joko bat egin dute herrian gaindi, toki eta pertsonai garrantzitsuak deskubrituz.

Herriko saltegietako eta merkatuko saltzaileengana joan behar zuten jokoaren galderen erantzunak lortzeko. Jokoari esker ohartzen ziren eskolatik kanpo euskaraz mintzatzeko aukerak bazirela tokiko merkatariekin…baita heldu horiek ere herriko eskolako haurrek euskara dakitela.

Jokoaren ondotik haurrek euskarazko aktibitateekin segitu dute : pilota tailerra, ipuin kontaketa, barazki tailerra.

Zinez eskertu nahi ditugu lagundu gaituzten eskolako irakasleak, animatzaileak, saltzaileak, esker onez parte harturik, baita ere Herriko Etxea, eta gogo onez jostatu diren eskolako haurreri.