Konfinamendu ondoko sartzea. Nola doa elebidun (publikoko) ikasleentzat?

Sartze aitzineko astean beldurrak izan ditugu: hautemana genuen zirkonskripzioetako ikuskariek, osasun neurriek behartutako antolaketa konplikatua ikusita, irakaskuntza elebiduna 2. mailan uztea erraten zietela eskoletako zuzendarieri.

BIGA BAI elkarteak gutun bat idatzi dio DASENari (Paueko ikuskari nagusiari) Ikus gutuna. Beste eragileek ere kezka erakutsi dute. Ondorioz, ikuskaritza nagusitik gomendioak zehaztu dira: galdegina zaie inspektoreeri, baita zuzendarieri, irakaskuntza elebiduna kontutan hartzea plantan ematen den antolaketan.

Lan bat egin da ere baliabide pedagogiko eta euskarriak irakasleen esku ezartzeko, ikasleak klasean ez direlarik segipena errexteko.

Galdera hauek dira orai: nola antolatu hala izan dira eskolak konkretuki? 100 eskola publikoetan plantan ezarri ahal ote da irakaskuntza hori, osasun neurri, irakasle kopuru, haur taldeak kondutan hartuz? Zein neurritan euskaraz ikasteko behar den denbora lortua da (klase denbora erdia elebidunean, denbora osoa murgiltzean diren 19 ama-eskoletan)?