Monique Lambert, irakaskuntza elebiduneko figura nagusi bat, zendu da.

Monique Lambert
Iturria: Sud-Ouest – © Crédit photo : archives Edith Anselme

Monique Lambert irakasle elebidun lehenetariko bat izan zen: Hendaiako eskola publikoan (Geltokiko ama eskolan) irakasten zuen 1979an eta euskara sartu zuen bere ikasgelan, eskola publikoan euskararik batere ez zelarik garai batean. Oroitarazteko, ikastolak 1969an sortu ziren, eta lehen eskola elebiduna 1983n abiatu zen Saran, eskola publiko bakar batzuetan 3 orduetako irakaskuntza bazelarik euskaraz. 

Monique Lambert-ek euskara ez bakarrik, euskal kulturaren ezagutza ere ekarri nahi izan zien haurreri, hala nola kantu tradizionalak, Olentzeroren ospatzeko usaia, euskal dantza. Oso naturalki, bere irakasle ibilbidea euskarazko irakasle bezala eraman zuen sail elebidunean sortu zenez geroztik.

Horrelako irakasle aitzindari eta gogoduneri esker da euskararen transmisioa eskola elebidunetan sartu eta errotu. Hainbat ikasle belaunaldi, irakasle eta burasoek eskertzekoa eta omentzekoa dugu Monique Lambert!