RFI irratian : euskara egunerokoan

RFI (Radio France Internationale) irratiak emankizunak sortzen ditu herri hizkuntzeri buruz, eta kari horietara bi erreportaia eskaintzen ditu euskarari buruz.

2018/01/12an eman den « La langue basque au quotidien» saioak euskararen tokia kulturan, bereziki kantuan, aipatzen du. Bertsolaritza, kantu tradizionala, euskal rockaren barna ibiliz, kulturaren bidez nola hizkuntza berreskuratzen den ere kondatuz.

Benat Achiary, Xumai Murua, Niko Etxart, Aguxtin Alkhat kantari eta artistekilako elkarrizketak. Erreportaiak aurkezten ditu esperientzia artistiko zein baino zein aberatsagoak, bide ezberdinak hartu dituzten artistek kondaturik.

mp3 fitxategia telekargatu

Emankizuna Deezer-en entzun

RFI gunean emankizuna