Ikasturteko azken egunean, 2021eko uztailaren 6a asteartearekin, Ortzaizeko eskola publikoan kasik ehun bat pertsona bildu zen murgiltze sistema aldarrikatzeko. Euskal Haziak, Ikas Bi eta Biga Bai burasoen elkarteek bai hautetsiei, bai buraso guztiei eta euskarazalei dei egin zuten mobilizatzeko.

Ortzaizeko, Aiherrako, Idauze Mendiko eta Larraineko ikasleen burasoek ekainaren 17tik okupatzen zituzten eskolak. Ortzaizen iragan zen azken mobilizazioak okupazioaren bukaera seinalatu zuen.
Etorri ziren hautetsien sostenguarekin, Hezkunde Nazionalaren partez ez badugu erantzun positiborik ukaiten, mobilizazioak segituko eta azkartuko ditugu eskola sartzean.
*Oroitaraz dezagun, joan den 2021eko apirilaren 21an, Kontseilu Konstituzionalak erabaki zuela Molac legearen laugarren artikulua Kontstituzioaren aurkakoa zela eta ondorioz honek deliberatu du murgiltze eredua Konstituzioaren bigarren artikuluaren kontra doala.
Gaur, 2021eko uztailaren 13a asteartea, « Molac legearen artikuluetako bat ukatu eta ondorioak aztertzeko eta elkarteen sareen ekintzak indartzeko proposamenak egiteko » kargatuak diren bi diputateek beren emaitzak emanen dizkiote Lehen Ministroari.
Laster jakinen dugu zertan garen 2021eko eskola sartzearen apailatzeko.
Anartean uda ona desiratzen dizuegu !
*https://www.conseil-constitutionnel.fr/decision/2021/2021818DC.htm