BIGA BAI EUSKO SAREKO KIDE DA!

Orain, zuen harpidetza euskoz pagatzen ahal duzue nahi baduzue!

Azaroaren bukaeratik goiti, Biga Bai ofizialki Eusko kide bilakatu da.

Eusko moneda 2008an sortu zen eta Europako tokiko lehen moneda da Iparraldean zirkulatzen diren 3 milioi euskorekin. Eusko kide izanik, gizarte zuzenagoa, elkartasun gehiagorekin eta euskaldunagoa bilakarazteko desmartxan parte hartzen dugu.

“Euskoz hobe, avec l’Eusko c’est mieux”

Leloak dioen bezala, “Euskoz hobe” Euskoa eguneroko biziaren tresna bat baita euskararen erabilera garatzeko.

Eusko kideek tokiko ekonomiaren eta hizkuntzaren erronkak ulertzen dituzte, horregatik zergatik kidetu giren, zuek ere ulertuko duzuela pentsatzen dugu.

Euskoaren % 3

Euskoaren % 3 ezagutzen duzue? Euskal Monetak sistema bat plantan ezarri du lurraldearen elkarte guziei diru-laguntza emateko. Sistema hori Euskoaren % 3 deitzen da.

Fite ulertuko duzue nola ibiltzen den: 30 pertsonak guttienez Biga Bai elkartea hautatzen baldin badute, xahutzen duten diru kopuruaren % 3 Biga Bai elkartearentzat izanen da, gure ekimenak sostengatzeko.

Adibidez, pertsona batek erosketak egiteko hilabetero 100 eusko xahutzen baditu, Biga Bai-k 3 eusko hileka errezibituko ditu, edo 36 eusko urteka, hautu sinple baten bidez. 30 pertsonak gutienez desmartxa honetan parte hartzen balute, 90 eusko hilabetero edo 1080 eusko urtero eginen luke elkartearentzat.

Eta zuek, Euskoa erabilitzen duzue ?

Eusko kide bilakatzeko, ez daiteke errazago izan, izena emateak 2 minutu hartuko du lotura honen bidez: https://moncompte.euskalmoneta.org/eu/ouverture-compte