Lehen euskarazko aktibitate elkarte forua, HERRIXKA

Nahi baduzu zure haurrak eskolatik kanpo euskarazko aktibitate bat egin dezan, HERRIXKAn lehen euskarazko aktibitate elkarte foru edizioan eskaintza anitz atxematen ahalko dituzu.

2020ko irailaren 05ean larunbatarekin goizeko 10:30etatik arratsaldeko 05:00etara Baionako Etxepare lizeoan iraganen da.

Hementxe loturik den egitarauan xehetasunak har ditzakezu.

2020ko udako euskarazko haur jarduerak

AISIAK

  • Uda osoan haur aisia bilguneak antolatzen ditu UDA LEKU elkartearekin.

Bilgune horiek Baiona, Hendaia, Miarritze eta Uztaritzen kokatzen dira.

Plus d’informations sur leurs différents réseaux :

  • Tel: Baiona 06 43 41 99 67
  • Tel: Miarritze 06 86 73 84 08
  • Tel: Hendaia 06 84 61 13 62
  • Tel: Uztaritze 06 70 75 91 50
  • Webgunea: https://udaleku.eus/
  • Facebook: @ leku.3

 

IZADIA ETA ITSASBAZTERRA DESKUBRITU

  • Hendaiako Euskal Itsasbazterrean

Euskal Itsasbazterrak euskarazko jarduera zerrenda bat eskaintzen du.

Informazio guztiak loturik den taulan eta beren hedabideetan atxematen ahalko dituzue:

 

  • Donibane Lohitzuneko Itsasertzeko landare-baratze botanikoan

Uda honetan ez dira animazio berezirik proposatua izanen bainan landare-baratze botanikoan emanak diren informazio guztiak elebidunak dira.

Bestalde, haurrendako euskarazko joko pistak proposatzen dituzte (harreran eskaera eginez).

Uztaila eta abuztuan egunero irekiak dira, goizeko 11etatik arratsaldeko 7etara.

Helduentzako sartzea 4 eurokoa da, nerabeena 2 eurokoa eta haurren sartzea urririk da (12 urte arte).

  • Tel: 05 59 26 34 59
  • Webgunea: Saintjeandeluz.fr
  • Facebook: @Jardinbotaniquesaintjeandeluz

 

EUSKAL KULTURA EZAGUTU

  •  Baionako Euskal Museoan

Uda honetan, Baionako Euskal Museoak haur euskarazko tailerrak proposatzen ditu euskal kultura deskubritzeko:

4-5 urteko haurrentzat: ordu bat. 4 € haurka, urririk gurasoarentzat. 2 aste baino lehen erreserbatu behar da  

  • Uztailaren 22an, arratsaldeko 02:00etan: Kepa. Lehengo itsasontziak eta ibai inguruko bizia. Eraikitze jokoa
  • Uztailaren 29an, arratsaldeko 02:00etan : Ziburuko arte eltzegintza (aldi baterako erakasketa)
  • Abuztuaren 5ean, arratsaldeko 02:00etan : Etxean. Lehengo etxeko bizia.
  • Abuztuaren 12an, arratsaldeko 02:00etan : Zamalzain. Xiberoko dantzari ospetsuaren buruko sorkuntza
  • Abuztuaren 26an, arratsaldeko 02:00etan: Ziburuko arte eltzegintza (aldi baterako erakasketa)

6 urtetik goiti: ordu bat eta 1/2. 4 € haurka, urririk gurasoarentzat. 2 aste baino lehen erreserbatu behar da

  • Uztailaren 23an, arratsaldeko 02:00etan: euskal mitologia. Bisita kontatua eta pertsonaia mitologiko bat sorkuntza (moladtzea)
  • Uztailaren 30ean, arratsaldeko 02:00etan: Ziburuko arte eltzegintza (aldi baterako erakasketa)
  • Abuztuaren 6an, arratsaldeko 02:00etan: txokolatea. Lehengo txokolate artisau eta lehen kontsumitzaileei buruz
  • Abuztuaren 13an, arratsaldeko 02:00etan: Zamalzain. Xiberoko dantzari ospetsuaren buruko sorkuntza
  • Abuztuaren 27an, arratsaldeko 02:00etan: Ziburuko arte eltzegintza (aldi baterako erakasketa)

Helduentzat: “Ziburuko arte eltzegintza” aldi baterako erakasketa euskarazko bisita gidatuak

  • Agorrila asteazkenetan arratsaldeko 04:00etan eta larunbatetan goizeko 10:00etan
  • Sartzeak erreserbatu behar dira Museoko webgunean: www.musee-basque.com

Informazioak ukaiteko edota erreserbatzeko: contact@musee-basque.fr / 06 25 24 34 24 / 05 59 59 08 98.

COVID-19ren kontra neurriengatik, erreserbatzea beharrezkoa da!

 

ZALDIZ IBILBIDEAK ETA BESTE KANPOKO AKTIBITATEAK

  • OLHALDEA, Sarako Zalditokiarekin

OLHALDEA zalditokiak uztailaren arratsaldeetan haur euskarazko ikastaldiak proposatzen ditu: zaldi kurtsoak, ibilaldiak, krakadak

Informazio guztiak azpian den dokumentuan eta beren hedabideetan atxematen ahalko dituzue:

Irudian klik egin handitzeko

 

ZIRKO TAILERRAK

  • OREKA, Baionako zirko eskolan

OREKA zirko eskolak zirko ikastaldi elebidunak proposatzen ditu uztailan…

Irudian klik egin informazio guziak ukateko

… baita abuztuan ere!

Irudian klik egin informazio guziak ukateko

Informazio guztiak beren hedabideetan atxematen ahalko dituzue:

 

TXIRRINDOLA KONPONDU ETA TXIRRINDOLAZ IBILTZEN IKASI

 

  • Hendaiako RECYCL’ARTE elkartea

Recycl’arteko elkarteak tailer ekintzaileak nun ikasten ahal den txirrindola baten konpontzea proposatzen ditu.

Euskarazko tailerrak goizago erreserbatu behar izan dira 07 84 23 63 03ra deituz. Hendaian uztailaren astearte, asteazken eta ostiraletan iraganen dira.

Tailer mugikorrak antolatzen ditugu ere bai haurrei erakasteko errota ttiki gabe ibiltzea txirrindolaz. Izanen dire ber haurrentzat bi alditan uztailaren 8 eta 10an, 10etatik 11ak arte, Hendaian, Tribord-en ondoko plazan

Informazio guztiak beren hedabideetan atxematen ahalko dituzue:

 

ERRUGBI IKASTALDIA

  • Seaskak errugbi euskarazko ikastaldia proposatzen du.

Informazio guztiak azpian den dokumentuan atxematen ahalko dituzue. Erreserbatzeko, zure eskaera bidal ezazu helbide hortara:  seaska@ikastola.eus

Irudian klik egin handitzeko

ROBOTIKA IKASTALDIA

  • Seaskak robotika euskarazko ikastaldia proposatzen du.

Informazio guztiak azpian den dokumentuan atxematen ahalko dituzue. Erreserbatzeko, zure eskaera bidal ezazu helbide hortara: seaska@ikastola.eus

Irudian klik egin handitzeko

 

KIROLA

  • TROTT’ODYSSEE elkartearekin (Landesetan eta Eukal Herrian)

Trott’Odyssée-k animatzaile elebidunekin aktibitateak proposatzen ditu: eskalada pareta mugikorra, hiriko zango-makolak, trotineta elektrikoak, zuhaitzen arteko ibilbideak, mahai futbol gizaki tamainaz, etab.  

Informazio guztiak beren hedabideetan atxematen ahalko dituzue:

 

KANPOKO AKTIBITATEAK

  • Euskal Herri osoan ZEHARKA elkartearekin

Uda huntan haur eta gazteentzat aktibitateak euskaraz proposatzen ditu, uztailan bereziki eta barnekaldean.

Eskalada iniziazioak, vtt ateraldiak eta mendi ibilaldi ttipiak (familientzat), saioak gehienik 8 haurrei zabalik.
7 urtetik goiti.

Informazio guztiak azpian den dokumentuan eta beren hedabideetan atxematen ahalko dituzue:

Irudian klik egin informazio guziak ukateko

  • Baigorriko ARTEKA elkartearekin

Artekak astelehenero kirol jarduerak proposatuko ditu euskaraz.

Rafting, norabide lasterketa, eskalada edota Baztango arroilako abentura parkean eskaitzen dituzte.

Irudian klik egin informazio guziak ukateko

Informazio guztiak beren hedabideetan atxematen ahalko dituzue:

  • Hendaiako Endaika Arraun elkartearekin

Endaika Arraun elkarteak 3 eguneko astea proposatzen du uztail eta abuztuan.

9 urtetik goiti

Irudian klik egin handitzeko

Informazio guztiak beren hedabideetan atxematen ahalko dituzue:

  • Tel: 06 73 33 86 13
  • Maila: kontact@endaika.net
  • Webgunea: https://www.endaika.net
  • Facebook: @Endaika arraun elkartea

 

IRAKURKETAK, IPUINAK ETA JOKOAK

  • Baionako Libreplume elkartearekin

Uda honetan Libreplumek frantsesezko eta euskarazko adinka haur aktibitateak proposatzen ditu.

0 – 3 urte lagundurik : “Nini irakurleak” tailerra – irakurketak, kantu-jolasak eta kantuak belarri ttikientzat

3 – 6 urte lagundurik: “Ene istorien fabrika ttikia” tailerra – album batetik abiaturik, maketa edo txontxongiloen sorkuntza

8 urtetik goiti: “Istorio sorkuntza” tailerra – hitzekin jostatzeko idazketa jokoak

Baita gaualdiak izarren azpian, irakurketak zuhaitzpean eta jokoak ere!

Irudian klik egin handitzeko

Informazio guztiak beren hedabideetan atxematen ahalko dituzue:

  • Tel: 09 84 19 23 26
  • Maila: contact@libreplume.fr
  • Facebook: @Libreplume
  • Hendaiako Udal-Ludotekarekin

Hendaiako Herriko Etxeak zerbitzu berria eman du abian: jostailuak “drive” sistema bidez mailegatzea.

Uztailaren 6tik 31era astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 15:00etatik 17:00etara, ALDEZ AURREKO HITZORDUAREKIN.

Informazio gehiago https://www.hendaye.fr/eu/hendaiako-udal-ludoteka-berritu-egin-da-eta-aurrerantzean-ludo-drive-a-eskainiko-du/ orrialdean atxemanen duzue.

BASERRIAN EGUN OSOA PASATU

  • SARDE SARDEXKA elkartearekin

SARDE SARDEXKA elkarteak eskaintzen digu 2020ko uztailaren 18a larunbata Irisariko Perekabia baserrian pasatzeko aukera. Haurrek tailer eta jokoetan parte hartzen ahalko dute baita euskarazko ikusgarria ikusten ere bai.

Informazio guztiak azpian den dokumentuan eta beren hedabideetan atxematen ahalko dituzue:

Irudian klik egin informazio guziak ukaiteko