Erakaskuntza elebiduna kaltetua…zertan gira?

Azken hilabete hauek zailak izan dira irakaskuntza elebidunarentzat: eskola karta desegokia, imertsio esperimentazio berriak geldituak, lizeo erreforma kezkagarria, ministeritzatik adierazpen ezkorrak…

Irakaskuntzako eragile guziek, buraso eta erakasle, lehen eta bigarren mailakoek, sail guzietakoek (publiko, katoliko eta Seaska) bat egin dute diren mehatxu eta hauen ondorioetaz oharturik.

Hainbat ekintza abiatu dira kalitatezko sail elebidun eta mulgiltzezkoaren alde gure sustengua erakusteko: erakasleen azken greban mugimendu berezia, Donibane Lohizuneko ikuskaritzaren aitzineko elkarretaratzea, Seaskak antolatu danborrada, hautetsiekilako bilkurak eta errektorearekiko mobilizazioak.

Gaur egun zertan gira eta zein izan dira harat-hunat hauen emaitzak?

Iduriz Seaskak lortu du behar zituen postuetatik parte bat. Beren aldetik, Ainhoako eta Irisarriko eskola publikoak bai murgiltzera pasatuko dira ama eskolan. Eta euskara orduak mantenduak dira lizeoan, 2019 sartzerako. Berri onak hondarrean!

Halere hainbat arrangura badaude eta azken momentuko lorpen horiek ez gaituzte adi egotetik geldiarazi behar. Lizeoaren erreformak ez dio behar bezalako tokia uzten irakaskuntza elebidunari. Eeuskara ordu horiek egutegi kontu baten gatik dira bakarrik mantenduak: bozkatuak izanak ziren, aitzineko urteen jarraipenean, lizeoaren erreforma indarrean sartu aitzin. 2020ko sartzean da ikusiko, zinez, zein ondorio ukanen duen erreformak. Eta gelditzen ziren duda eta puntu lausoak, argitugabeak daude, sekula bezain.

Oporretara goaz erdipurdiko bilan bat eginez. Agian pausaturik berriz abiatzeko datorren sartzean, 2019-2020 urtea jada zaila ikusten baitugu!