Euskal Konfederazioak Bordeleko Errektoretzaren azken erabakiei ihardesten die

Bere azken prentsa-oharrean Euskal Konfederazioak salatzen ditu Bordeleko Errektoretzak Hiriburuko Baste-Quieta ama eskola publikoan murgiltze eredua abiatzeko proiektua gibel egitea erabaki duela eta hemendik goiti horrelako proiekturik ez duela gehiago onartuko.

Horrez gain, euskararen irakaskuntzaren eta erabilpenaren alde masiboki mobilizatzen duen jendea erne izatera deitzen du.