Zure eskolan, kolegioan, lizeoan ARITU
Buraso hauteskundeen bitartez elkartea ikastetxeetako administrazio kontseiluen baitan izaten ahal da. Orduan BIGA BAI elkarteak elebidunen familien boza adierazten du, eta eztabaidetan parte hartzen, ikastetxeetan irakaskuntza elebidunaren tokia zaintzeko asmoz.
BIGA BAI ikasleen kopuruari dagokion irakasle kopuru nahiko baten alde jokatzen da.
Elkartea borrokatzen da ere euskaraz irakasten diren ikasgaiak emendatzeko, oren parekotasun osora heltzeko bederen kolegio eta lizeotan.
Sare elebiduna INDARTU, ama-eskolatik lizeora
BIGA BAI sare elebidunaren indartzearen alde jokatzen da : ikasle elebidunentzat gaitasun onarpenak lortzeko, euskarari lotu postuak eta irakaslasle formatuak segurtatzeko.
Ama-eskola eta lehen mailako eskola murgilduen (irakaskuntza osoki euskaraz egiten dutenak) hedatzearen alde erne borrokatzen gara, hizkuntza hobeki menperatzeko.
Euskara arloan eragile diren sareekin PARTAIDE izan
Erakundeetako eta elkarteetako partaideekin elkarlanean ari gara euskararen alde, bere transmisioaren eta erabileraren bultzatzeko, eta bere onarpenaren ahalbidetzeko.