Elkarteari harpidetuz, erakaskuntza elebidunaz bereziki interesatuak eta arduratuak diren burasoekin loturan izateko aukera bada. Horrela, informazioak jasotzen dira usu, eta bakoitzak ezagutzen duen egoeraren berri ematen ahal du, baita erakaskuntza elebidunaren inguruan, gai zehatz edo orokorretaz, trukatu ere. Horri esker, nahi duten burasoek ikastetxeko bilkura erabakigarrietan (eskola kontseilu, administrazio kontseilu) eta klase kontseiluetan parte hartzen ahal dute. BIGA BAI elkarteak, buraso sare indartsu batean oinarrituz, toki esanguratsuagoa hartzen du erakaskuntza munduan.
***
Nahiago duzun opzioa hautatu KIDETZEKO
- Online harpidetzen ahal zara HelloAsso-ren bidez!
- Eusko biramenduz: 10euroko kotizazioa euskoz ordain dezakezu. Eusko kontuaren zenbakia: 701355163, Kide izateko orrialdea bete eta contact@bigabai.eus helbidera igorri.
- Diruz (eusko/€) edo txekez: Kide izateko orrialdea bete eta postaz igorri helbide honetara: BIGA BAI – Ainciartia etxea, Etxeleku karrika, 71 – 64 990 LEHUNTZE
***
MILESKER eta fite arte!!!