Mobilizazio deia 2021eko maiatzaren 29an Baionan

Pour Que Vivent Nos Langues koletiboaren izenean, Euskal Konfederazioak eta euskarazko irakaskuntza elkarteek mobilizazio deia Baionan (Lauga) 2021eko maiatzaren 29an 16:00etan egiten dute.

Joan den maiatzaren 21an, Kontseilu konstituzionalak lurralde hizkuntzak murgiltze bidez irakastea konstituzioarekin bat egiten ez duela erabaki du. Ebazpen horrek berez zalantzan ezartzen du sail publiko zein katolikoko eskola elebidunetan egiten den murgiltzezko irakaskuntza, ikastolak ere berdin.

Buraso eta irakasle, argi utzi behar dugu gure murgiltze klaseak atxiki nahi ditugula, eta mehatxatuak balira, Hezkunde nazionalak ihardukitze biziki fermu bati aurre egin beharko liokeela.

Info gehio hementxe