2020ko urriaren 15ean, Euskararen erakunde publikoaren biltzar nagusia kexuzko giroan iragan da. Izan ere, hiru gai ziren zalantzan: Hiriburuko Baste-Quieta eskolako murgiltze klasea, gerorako murgiltze esperimentazioak, eta EEPren etorkizuna bera.
Zonbait egun lehenago, urriaren 13an, Euskal Herriko hautetsi andana batek bere kexua argiki erakutsia zuen Hezkunde Nazionalaren ministeritzan iragan zen bilkura batean Parisen.
Gertaerak emaitzak izan ditu : Anne Bisagni-Faure Akitania-Berriko akademiako errektoresak baieztatu du murgiltze klasearen idekitzea Hiriburuko eskolan, Omiasainduko oporren ondotik segidan. Gehitu du « euskarazko irakaskuntza aitzina garatzea d[utel]a xedea, horrelako arazoeri aurre egitearen beharrik ez izateko berriz ».
Antton Kurutxarri EEPko lehendakari berriak dio « esperimentazioa onartua izan d[el]a, egiteko moldeak zehaztekoak izanki ». Azarotik lan saioak antolatuak dira EEPn irakaskuntza eredu horren garatzeko.