Olentzero-z liburuxka didaktikoa

Aurten Olentzero-ri zaila zaio haurrak topatzea goxokiak eta oporrak emateko.
Horregatik, “Olentzeroren Lagunak” eta BIGA BAI elkarteek Olentzero liburuxka eskola publiko, pribatu edota Ikastolan den haur bakoitzari eskaintzen diote.

Euskal mitologian, Olentzero ikazkina da. Euskal mendietatik jausten da eta argiaren mezularia da ere bai. Izadiaren zikloari lotua da eta negu-burua irudikatzen du. Haren ikatza neguaren ondotik berotuko gaituen eguzkiaren sinboloa da.

Eskola bakoitzari paperezko Olentzero liburuxka igorri diogu haur bakoitzak ukan dezan. Hementxe bertsio numerikoa atxemanen duzue.