Lehen mailan, ikasgai bakoitza bi hizkuntzetan irakatsia da, eskola denbora partekatu batekin : irakaskuntza denbora erdia euskaraz egiten da, beste erdia frantsesez.
Antolaketak eguna du oinarritzat hartzen, egunak euskaraz eta egunak frantsesez aldizkatuz.
2012 geroztik, ama eskola batzuetan, eredu elebidunaren baitan, irakaskuntza osoki euskaraz egiten da, lehen bi urteetan (lehen urtea eta artekoa), edo 3 urteetan (lehen, arteko eta azken urtean).