Uda Leku: 2021eko udako egonaldiak

Hona hemen Uda Lekuren 2021eko udako egonaldien aukezpenak:

Aurten izen emateen antolaketa aldatu dute: izen-emate eskaera zuzenean web gunean egin beharko duzue formularioa betez, maiatzaren 9-a aitzin: https://udaleku.eus/eu/egonaldiak/udan

Maiatzaren 10an, taldeak osatuko ditugu. Eskaintza baino eskaera gehiago bagenu, zozketa antolatuko genuke. Izen-emate baieztapena ondoko egunetan bidaliko dizuegu mailez.

Badakigu konfinamendu garai honetan udara proiektatzea ez zaizuela errexa. Hala ere, gure antolaketa laguntzeko, maitzaren 9-a aitzin izena emateko ahaleginak egitea galdetzen dizuegu. Izen emate oso gutti baldin badugu, agian egonaldi batzu ezeztatu beharko ditugu.

Maitzaren 11-tik aitzina egonaldian izena emateko, zuzenean gurekin harremanetan sartu beharko zarete: admin@udaleku.eus (formularioa desaktibatua izanen da)